XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gogor eraso dio, baiñon eztu ezer iritxi: gaiñekoaren akulluak oso odoldu du; bein eta berriz, erruki izpi gabe, sartu dio akulluaren eztena bizkar zabal gizenean, eta odolez, odol bero-gorriz busti zaio soiñ-axal guzia.

Ikusleak ez dute au atsegin eta bota dituzte birao zatar batzuek zuzenlarien kontra.

Orain banderillak sartzea.

Ederki egin du, nunbait, jendeak biziro txalotzen baitu.

Pasadoblea ere jotzen dute musikalariak, jendearen belarriak gozaturik.

Berriz eta berriz ere banderillak.

Zezen gaxoa orro-intziritan dago onezkero, geldi-geldi, ibilli eziñik bezela.

Oso nekatu baitute.

Zezenlaria, ordea, berriz ere zezenaren aurrean, iltzea dijoanaren aurrean burlezka bezela.

Nolako jolasak dabilzken! Zutik, belauniko; atzea emanez, adar artean.

Kapotea orain goi, gero lurrean; ezkerrez ta eskuiz ederki darabil.

Gero musika ta musika.

Jo ta jo.

Gu ere, ezin-egonez jeiki ta txaloka asi gera.

Zezena ta zezenlaria goratu nai zelanbait.

Gizona zezenarekin dabil oraindik ere; eskuan ditu ezpata zorrotza ta kapote gorria.